Lopezek
esaten duen eran metodologia aktiboak "es un proceso interactivo basado en
la comunicación profesor-estudiante, estudiante-estudiante, estudiante-
material didáctico y estudiante-medio que potencia la implicación responsable
de este último y conlleva la satisfacción y enriquecimiento de docentes y
estudiantes" (2005).
Metodologia
aktiboetan oinarritutako irakaskuntzak ikaslea ardatz hartu eta diziplinaren
berezko gaitasunetan trebatzen du. Estrategia horiek ikaskuntza
eraikuntza-prozesu bat bezala hartzen dute, eta ez prozesu ez-harkor gisa. Psikologia
kognitiboak behin eta berriro erakutsi du memoriaren egitura
garrantzitsuenetako bat elkartze-memoria dela. Jakintza erlazionatutako
kontzeptu-sareetan egituratuta dago. Sare horiek sare semantikoak dira.
Informazio berria jada existitzen den sarera egokitzen da. Konexio hori egiteko
moduaren arabera, informazio berria arazoak konpontzeko edo egoerak ezagutzeko
erabili ahalko da, ala ez. Horrek ikaskuntza informazioa jasotzeko eta
gordetzeko egintzatzat bakarrik ez hartzea, eta prozesu gisa hartzea eskatzen
du.
Adibidez,
hasieran, magistrozentrismoan irakaslea protagonista zen eta ondoren,
paidozentrismora pasatzean, ikaslea hezkutzaren ardatza bihurtu da. Gaur egungo
irakasleek ikasleen beharrak diagnostikatu behar dituzte, haien interesetatik
abiatuz. Gainera, ikasketetan motibatu eta hauetan esanguratsuak izateaz
aparte, ezagueren eskuraketaren kontrol bat eramatea exijitzen dizkiete
(Llamas, 2012).
Halaber,
agertokiaren dinamika oso erabilgarria da, Dinamika honetan ikasleen empatia
lantzea du helburu, izan ere, irakaslea ikasleei egoera bat planteatzen die eta
egoera honetan barneratzea eta haiek protagonistak izatea eskatzen die empatia
lantzeko asmoz.
Azaldu
ditugun metodologia aktiboen ezaugarriak aipatuko ditugu orain:
Metodologia
aktiboek lan giro eta giro sozialaren antzeko giroa osatzen dute, non ez diren
giro hauen erresistentzia normalik sortzen.
- Ikasleen garapen integrala.
- Arazoen konponketetan oinarritu = ikasleak erronkaren aurrean jarri.
- Eduki esanguratsuak.
- Ikasleak motibatu.
- Ikasleak erdigunean.
- Irakaslea gidaria.
- Lan kolektiboa zein indibuala.
- Pertsonen arteko erlazioa.
- Etengabeko hobekuntza.
- Sormena, arrazonamendua eta kritikotasuna landu.
- Motibazio handiagoko ikasleak.
- Ikaskuntza esanguratsua.
- Pentsatzeko gaitasuna garatu.
- Ikasteko gaitasuna garatu.
- Lan egiteko eredua barneratu.
- Informazioa gelditzeko aukera handiagoa.
- Ezagutza integratu.
- Garatutako gaitasunak.
- Autonomia garatu,
- Gaitasunen ulermen eta garapena.
Beste
aldetik, honakoak dira desabantailak:
- Trantsizio zaila.
- Curriculum moldaketa.
- Denbora beharra.
- Garestia.
- Irakasleen gaitasun eza.
Lopez, F.
(2005). Metodologías participativas en la enseñanza universitaria. Madrid:
Narcea.
Llamas, P.
(2012). El paidocentrismo en la educación actual. La Jornada. Honako webgune
honetatik berreskuratua:
http://www.lja.mx/2012/11/el-paidocentrismo-en-la-educacion-actual-discere/