Ebaluazioaren
inguruko testu honen analisia egingo dugu jarrian:
https://drive.google.com/file/d/0B_Uot3EMBr1XSlVZTnNIbmd3V3M/view
1. GAIA. Evaluación formativa y
compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los
procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta
"kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasleek
“ebaluazioa” terminoa darabilte, “kalifikazio” prozesuaz jardunez, hau da,
“notak jarriz”. Baina ebaluazioa eta kalifikazioa bi prozesu desberdin direla
ulertu behar dugu. Ebaluatzeko garaian
funtsezkoa da ulertzea kalifikazioak eta notak jartzeko beharrik gabe egin
daitekeela, eta hain zuzen ere, hori egiten dugunean gure ikasleen ikasketan
eragin handia edukiko duela.
1.2. “Ebaluazio
formatiboa/hezigarria”: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
“Ebaluazio
formatiboa/hezigarria”-ren helburu nagusia irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan
gertatzen diren ebaluazio prozesuak hobetzeari erreferentzia egiten dio.
Ikasleek
gehiago ikas dezatela (edota bere akatsak zuzen ditzan) eta irakasleek lan
hobea egiteko balio du. Beste hitzetan esanda, helburu nagusia ez da ikaslea
kalifikatzea, baizik eta ikaslea nola laguntzeko informazioa edukitzea,
irakasleek bere lana hobeto egiten ikas dezaten.
“Ebaluazio
formatiboa/hezigarria”-ren funtzioak hauek dira: gure ikasleen ikasketa
prozesua hobetzea, gure irakaskuntza konpetentzia egunero hobetzea eta gure
ikasgeletan ikasleekin irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
Ebaluazio
hau garatzeko nabarmentzen diren tresna nagusiak honakoak dira:
kontzeptu-mapak, arazoen ebazpena, kasuen metodoak, proiektuak, egunerokoak,
eztabaidak, eta paper-zorroak.
1.3. “Partekatutako ebaluazioa”:
definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
“Partekatutako
Ebaluazioa” ebaluazio-prozesuetan ikasleen inplikazio bezala definitzen da,
ikasketaren hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia
pertsonal, akademiko edota profesional batzuen eskuraketarengatik. Ezaugarri
nagusiak hurrengoak dira:
● Ikasketaren hobekuntza.
● Autonomia pertsonala, autorregulazioa
eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu.
● Analisi kritikoaren eta autokritikaren
ahalmena garatzen ditu.
● Pertsona arduratsuen heziketan eta
hezkuntza demokratikoaren garapenean funtsezko prozesua da.
● Oso erabilgarria izan ohi da ikasgelaren
giroaren hobekuntzan eta ikasgelan eta/edo heziketa-zentroan bizikidetasun
arazo erabakietan.
● Kasu batzuetan, irakasleen
heziketa-usteekin eta heziketa-zentroaren berezko proiektu kurrikularrekin
koherentzia kontua da.
Irakasleak
bere ikasleekin mantentzen dituen elkarrizketa motak indibidualak edo
taldearenak izan daitezke. Gainera, autoebaluazioaren aurreko prozesuetan edota
koebaluazioan oinarrituta egon daitezke, baita autokalifikazio eta kalifikazio
elkarrizketatuan prozesu paralelo edo osagarriekin eta kalifikazioarekin
erlazionatuta ere. Hots, irakasleak tutorizaziak egiten, berrikusten eta
autoebaluazio-prozesuak edota lanaren azkeneko kalifikazioari begiratzen
ikasleen koebaluazioa kontrolatzen ditu.
Beraz, hiru
bide nagusi daude partekatutako ebaluazioa aurrera eramateko, irakasgai beran
osagarriak direnak haien artean: indibiduala; lan taldeetan eta batzarretan
(klasekide guztiek).
1.4. Heziberri dekretuak
ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak
adierazi.
Heziberrik
honela dio: Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta
prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer
baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko.
2. GAIA. Aclaración de los términos
implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin
zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak /
Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio
teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak /
Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazioari
buruz hitz egiten dugunean, termino ugari aztertu ditzakegu. Horregatik,
edozein etapako ebaluazioarekin erlazionatuta dauden terminoetan zentratzea
garrantzitsua da. Baina, horregatik ez da gutxiagotuko hurrengo baliabideak:
zehaztasun prozesua, teknikak, prozedura, tresnak, ekoizpena, jarduerak, etab.
Hau dela eta, hurrengo terminoak deskribatuko ditugu:
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK:
Egiaztatu
ahal izan dugunez gero, ez unibertsitateko heziketa-eremuan ebaluazio-irizpide
era eta ikasketa gradua ezartzen ditu. Zentzu honetan, unibertsitateko eremua
irakasgai bakoitzean kokatzen diren konpetentzien zehaztasun gisa ulertu behar
izango genuke. Hala ere, hau zehazten duen terminoa dago jadanik eta gaur egun
ikasketa emaitzak deritzenak dira, zeinek lortu behar den ikasketa zehazten
duten konpetentzia espezifikoei (ez zeharkakoak) dagokienez ikasleek materia
ikastaro zehaztuan frogatzea baimentzen duten. Beste modu batera esanda,
ikasgaien konpetentzia espezifikoak hauen helburu zaharren baliokideak izango
lirateke. Horregatik, ebaluazio-irizpideak (lehen ikasketa modua eta gradua
ezartzen zituztenak) orain ikasketa emaitzekin parekatu litezke.
Orduan, zer
dira ebaluazio-irizpideak? Edozein kasutan, kalifikazio jardueren ehunekoekin
(ohikoa denez) edo materiaren kalifikazioak zehazten dituen haiekin ez
liratekeela, inola ere, lotu behar izango. Izan ere, lehenengo kalifikazioa
izanda, “kalifikazio-jardueretako ehunekotasuna” izena eman behar izango
genioke eta bigarren kalifikazioa izanda, “kalifikazio-irizpideak”; nahiz eta
termino hau jarduera kalifikatzeko balio duten tresnak zehazten dituztenei
zuzenagoa izan.
Beraz,
beharbada gaur egun ikasgai bati buruz hitz egiten dugunean ez genuke kontzeptu
hau erabili behar eta horrez gain,
ikasleak lortu nahi duguna identifikatzeko erabili beharko genuke.
EBALUAZIORAKO
BALDINTZAK:
Ebaluaziorako
baldintzek ikasleei jarduerak balioesten uzten dituzten alderdiak edo baldintzak dira. Ebaluazio-baldintzen
adibideak aurkitzen ditugu hurrengo egoeretan: (a) ikasleek klasera joan behar
dute modu erregularrean, irakasleak burututako jardueren feedback-a egunero
eman diezaiotela; (b) praktiketan egotearen presentzia ezinbestekoa denean,
ebaluazio-jarduera edukitzeko eskubidea izateko; (c) ikasleek lan bat
entregatutakoan autoebaluazioa egin behar duenean, honen azterketa ebaluazio
hezigarriaren bitartez izateko.
EBALUAZIORAKO
JARDUERAK:
Gure kasuan,
ikasketa jardueren eta ebaluazio jardueren artean ez dugu bereizten, ikasketa
jarduera batzuk geroago erabiltzen direla ebaluaziorako, hobetzeko eta ikasteko
asmoarekin, soilik; baita, kasu batzuetan, jarduerek kalifikaziorako ere balio
dute. Izan ere, ebaluazio hezigarriko prozesuetan zehar erabiltzen ditugun
tresnak balio dezakete ikasketa prozesuko kalifikaziora pasatzeko.
Horregatik,
ebaluazio-jarduera ezaguerak, ahalmenak eta lortzen ari diren konpetentziak
(bete behar diren baldintzak) egiaztatzeko ebaluatzen den ikasketa jarduera da.
Informazio hau, hobetzeko eta gehiago ikasteko (ebaluazio hezigarria) edo
kalifikatzeko eta ikasketa prozesuaren amaieran erabiltzeko ere, erabili
daiteke administrazioak eskatzen digun kalifikaziora iristeko.
Ebaluazio-Jarduerak ikasleak konpetentzietara eta/edo planteatutako
helburuetara heltzen badira egiaztatzeko
asmoarekin diseinatzen dira (kasu askotan, metodologia zehatz batzuekin
hertsiki erlazionatuta daude).
Bestalde,
ebaluazio jarduerak ikasleei eskatuko zaien ekoizpenarekin lotuta joan
daitezke. Sentsu honetan, jarduerak baldintza-sailaren eta baldintza posibleen
bidez eskatutako ekoizpen mota zehazten du.
EBALUAZIO
TEKNIKA PROZEDIMENDUA:
1992tik,
Hezkuntza Ministerioak prozedura izena ematea aukeratu zuen, Haur Hezkuntzako,
Lehen Hezkuntzako Bigarren Hezkuntzako etapatan erabiltzea ohikoa delako. Gaur
egun, CCAA-etako dokumentu legegile desberdinetan, kontzeptu hau erabiltzen
jarraitzen da.
Bestalde,
unibertsitateko eremuan teknika izenarekin izendatzea ohikoagoa da.
Funtsezko bi
arrazoi daude: (a.) Ikerkuntzan, horrelako prozedurei “técnica de recogida de
datos” izendatzen zaie. Ebaluazioa eta ikerkuntza hezkuntzak hainbat urrats eta
aspektu partekatzen dute, beraz haien artean kontzeptuak transferitzen dute.
(b.)“Prozedura kontzeptuari beste esanahi ematen zaio: zerbait konpontzeko
ematen diren hainbat urrats adierazten du; adibidez, txapelketa kirol baten
beroketa, prozedura judiziala, galdeketa baten baliozkotze prozedura, etab.
Hori dela
eta, Kontzeptualizazioari koherentzia ematen saiatzen da, RAEk (2014) horrela
definitzen du prozedura: “zenbait gauza egiteko metodoa”. Hala ere, teknika “zientzia edo arte zerbitzatzen duten
prozedura eta errekurtso multzoa” bezala definitzen da. Hau da, prozedura eta teknika terminoen definizio
akademikoetan eta haien erabilera
hezkuntzan, aurkitzen ditugu lehenengo arazoak.
Horregatik,
ebaluazio prozedura “marko edo leiho” bezala definitzea hautatu dugu, zeinen
bidez proposatutako jardueran sortutako ekoizpenari begiratzen (baloratzen)
diogun. Teknika eta prozedura desberdinetan zehar, behaketa sistematikoa,
ikaslearen ekoizpen analisia, ahozko hartu-emanak eta probak zehatzak aurki
ditzakegu gehienbat. Hala ere, bibliografia espezializatuak modu desberdinetan
izendatu die.
BEHAKETA
SISTEMATIKOA:
Oro har,
behaketa sistematikoa ekoizpena hautemangarria ez den jarduerak analizatzeko
erabiltzen da. Ikasketa egoeretan gertatzen dira hauen adibide gisa:
talde-lanetako edo laborategi-praktiketako eguneko parte-hartzea, klasean esku
hartzea, talde testuinguruetan egiten diren ekarpenak, etab. Kasu hauetan,
behaketa hori erregistratzeko erabil daitezkeen tresnak garrantzitsuak dira;
adibidez, kontrol-zerrendak, zenbakizko eskalak, ahozko eskalak edo errubrika
errazak.
AHOZKO
HARTU-EMANAK:
Ahozko hartu
emanak erlazio interpertsonalak eta balioesteko eskatzen den elkarrizketak
nagusitzen diren ikasgela egoerei deritzo (eztabaidak, mahai-inguruak, ahozko
galdeketak, batzarrak, etab.). Oro har, irakasleek ez dute etxera eraman eta hura balioets dezakeen euskarri fisikoa;
beraz, informazioa gertatutako unean hartu behar da. Kasu hauetan, oso
garrantzitsua da tresna eraginkorra erabiltzea. Izan ere, ikasle hain
parte-hartzaileak ez direnekin, uneko gaia interesatzen bazaizkie, ahozko
hizkuntza gaitasun-gradua (adierazpenari dagokionez) balioestea baimen
diezaguke. Tresnak, kasu honetan, behaketa sistematikoak bezalakoak dira, oso
azkar ebaluatu beharreko gaitasunak baitira.
PROBAK:
Proba
espezifikoak egoera ezagunen eta ohiko eta idatzitako azterketak edo domeinu
teknikoko egiteak xedatzen direnak dira; hala nola, laborategiko hainbat proba,
musikako pieza interpretazioak, proba fisiko anitz, etab.
“Idatzitako
azterketa” kontzeptuak nahasketa bat sor dezake; izan ere, heziketa-etapa
guztietan adiera bikoitzarekin erabili izan baita: prozedura edo teknika bezala
eta “ekoizpen” gisa. Hau da, azterketa ezaguera-mota ebaluatzeko proba edo
konpetentzia bezala erabiltzen denean prozedura edo teknika bat da; baina,
ikasle bakoitzak idatzi duen eta emandako informazioa hautemangarri jasotzen
den euskarri fisikoaz hitz egitean, azterketa “ekoizpena” da.
Hemen
planteatzen ari garena azterketa erabilera hezigarria izatea da; hau da, ,
ikasleen ikasketa hobetzera fokuratuta dagoela. Hartarako, garrantzitsuena azterketek
ematen digun informazioarekin geroago zer egiten duguna da. Aukera hezigarriak
honako batzuk dira:
a. Hasierako ebaluazio eta diagnostikorako
prozedura bezala erabili, kurtsoaren hasieran edo unitate didaktiko baten
hasieran: adibidez, haien aurretiko ezaguerak jakiteko unitate didaktikoari
buruzko hainbat galdera egitea..
b. Azterketa egin ondoren, berrikuste eta
zuzenketa prozesuak taldeka egitea (irakasleak ikasleei azterketa zuzenduak
banatzen die eta akats orokorrak azaltzen ditu edo ikasleek arbelean problemak
ebazten dituzte). Horrela, ikasleek egiten dituzten akatsez ohartu ditzakete.
c. Azterketaren autoebaluazio eta
koebaluazio prozesuak egitea. Adibidez, beste lagun baten azterketa ematen
zaie, haiek erantzun egokiak izanda
haien kideei ebaluatu behar dituzte. Horrela, behin koebaluazioa eginda,
azterketa egin duenari bueltatzen zaio autoebaluazioa egin dezan. Bi
balorazioen argudioak beharrezkoak dira eta haien artean egokitzen ez dira,
akordio batera iritsi beharko dute, irakasleak azkenengo erabakia izanda ere.
Prozesu hezigarri honek ikasle eta irakasleentzat oso aberasgarria izaten da.
IKASLERIAREN
EKOIZPEN ANALISIA:
Ikaslearen
ekoizpenaren analisia aurretik esandako ekoizpenetako balorazioetan oinarritzen
da (ikasle koadernoa, lan monografikoa,
informea, etab.). Oro har, irakasleak balioets dezakeen euskarri fisikoa izan
ohi dute; adibidez, unera arte esandako kontzeptuak erlazionatzen baditugu,
jarduera "baldintza zehatz batzuen bilaketa bibliografikoa egin ondorengo
txosten baten errealizazioa izango litzateke. Prozesu hau (ikaslearen
ekoizpenaren analisia) ikaslearen balorazioa egiteko tresna batean gauzatuko
da; hala nola, errubrika, balorazio edo kontrol-zerrenda bateko eskala, etab.
2.2. Ebaluazio instrumetuak.
Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.
Ikasle
bakoitzak lortutako lorpen-mailak argi identifikatzeko prozesuaren bukaeran
erabiltzen diren dokumentuak dira, zeintzuk bukaerako ebaluazio eta kalifikazio
globala errazten duten. Hau da, irakasleak ikasleak kalifikatzeko erabili
egingo dituen edozein paperezko edo digitalezko euskarriak ebaluazio
instrumentua deritzo. Gure kasuan, puntuazio errubrikak, bereizitako balorazio
eskalak eta eskala graduatuak dira ebaluazio instrumentuen adibide batzuk.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluazio
irizpideak balio batekin erlazionatzen diren eta ikasle bakoitzak duen nota
ezartzeko balio duten “lorpen adierazleak” dira. Hauek kalifikazioaren
programazioan zein tresnan argi eta garbi islatuta egon behar izango lukete.
Irizpide hauek ikasleek aldez aurretik ezagutu behar dituzte. Modu horretan,
puntuazio errubrikak bezalako tresnak oso tresna eraginkorrak dira prozesu
hauek hobetzeko eta argitzeko.
3. GAIA. Introduccción a la creación
y uso de escalas descriptivas y rúbricas.
Zure UDaren
ataza edo jardueraren bat ebaluatzeko errubrika bat sortu.
GUTXI
|
NAHIKO
|
ONDO
|
BIKAIN
|
|
EDUKIAK
|
Egun bateko
edukiak islatzea
|
2 edo 3
egunetako edukiak islatzea
|
4 egunetako
edukiak islatzea
|
Egun guztietan
landutako edukiak islatzea
|
ORTOGRAFIA
|
13 akats baino
gehiago
|
9-12 akats
bitartean
|
4-8 akats
bitartean
|
0-3 akats
bitartean
|
DISEINUA
|
Argazkirik edo
marrazkirik ez erabiltzea.
|
Interneteko
argazki edo marrazkiak erabiltzea soilik.
|
Berezko argazki
edo marrazkiak erabiltzea soilik.
2 eta 5
argazkien artean erabiltzea.
|
Berezko argazki
edo marrazkiak erabiltzea soilik.
5 marrazki edo
gehiago erabiltzea.
|