Lau hileko
honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zait; izan ere, Didaktika
arloan ikusitako guztiaren lapurpen txiki bat egiten.
Lau
hilabeteari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure
burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Gainera, irakasleak gure
iraganean izan genituen eskola bizipenak isladatzeko sarrera bat egitea
proposatu zigun. Sarrera hori egiteko, lehen hezkuntzan bizitutako hamar
argazki aukeratu genituen eta horien inguruan gogoeta bat egin genuen,
etorkizunean irakasle gisa nola jardun nahiko genuen azaltzeko. Oso
interesgarria iruditu zitzaidan, nire ikaskideen bizitzaz gehiago jakin
nezakeelako.
Klase
teorikoei hasiera emateko, Curriculum-aren testuinguruan barneratu ginen
Heziberri 2020 Dekretua aztertuz (eskema antzeko bat eginez) eta curriculumtxantiloi taula bat eginez, non lau mailatan sailkatu genuen curriculuma, maila
bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz.
Hausnarketekin
jarraituz, konpententzien inguruan bideo batzuk ikusi eta gero, hausnarketa
txiki bat egin genuen galdera batzuei erantzunez.
Ondoren,
Curriculum formalean sakontzeko argazki elkarrizketa (argazki hizlaria) gauzatu
genuen haurtzaroaren kontzeptuaren ideiak alderatuz. Hau behin eginda,
eztabaida antzeko bat sortu zen klasean guztion ideiak komunean jarriz.
Era berean,
azken 30 urteetan zehar hezkuntza politiken zurrunbilo batean sartuta egon
arren, proposatutako berrikuntzen eragina ordea ez da oso eraginkorra izan
klaseen errealitateetan. Horregatik, eta Didaktika irakasgaian sakontzeko,
zenbait irakurgai aztertu eta taldeka aurkeztu ondoren berriz eta eztabaida
txiki bat sortu zen, benetan oso interesgarriak ziren ideiak ateraz.
Metodologien
inguruan hitz egiteko, “metodologia aktiboak” zer diren ikus genituen taldeka
kartografia bat eginez: haren definizioa, ezaugarriak, abantailak eta
desabantailak txertatuz. Beti bezala, guztien aurkezpenak entzun eta gero
metodologia mota honen inguruan hitz egitea tokatu zitzaigun alde edo kontra
geunden adieraziz eta gure ikuspuntua defendatuz.
Curriculumaren
analisiarekin jarraitzeko, ebaluazioaren inguruan testu batzuk aztertu ditugu
galdera batzuk erantzuten eta ebaluazioaren kontzeptu anitz ikasten.
Lau hilabeteari bukaera emateko, “Work Crew” taldeak egin dugun unitate didaktikoa plazaratu dugu. Gure unitate didaktikoan “Aniztasunean hezitu” gaia jorratu genuen, interesgarria iruditu baitzitzaigun haurrekin lantzeko. Bertan, Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etab.
Azkenik,
espero dut hilabete hauetan zehar egindako ekarpenak guretzako bezain
aberasgarriak izatea zuentzako ere. Besterik gabe, mila esker!