domingo, 28 de mayo de 2017

E-PAPERZORROA

Lau hileko honen ostean, azken sarrera bat egitea egokia iruditu zait; izan ere, Didaktika arloan ikusitako guztiaren lapurpen txiki bat egiten.

Lau hilabeteari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Gainera, irakasleak gure iraganean izan genituen eskola bizipenak isladatzeko sarrera bat egitea proposatu zigun. Sarrera hori egiteko, lehen hezkuntzan bizitutako hamar argazki aukeratu genituen eta horien inguruan gogoeta bat egin genuen, etorkizunean irakasle gisa nola jardun nahiko genuen azaltzeko. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, nire ikaskideen bizitzaz gehiago jakin nezakeelako.

Klase teorikoei hasiera emateko, Curriculum-aren testuinguruan barneratu ginen Heziberri 2020 Dekretua aztertuz (eskema antzeko bat eginez) eta curriculumtxantiloi taula bat eginez, non lau mailatan sailkatu genuen curriculuma, maila bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz.

Hausnarketekin jarraituz, konpententzien inguruan bideo batzuk ikusi eta gero, hausnarketa txiki bat egin genuen galdera batzuei erantzunez.

Ondoren, Curriculum formalean sakontzeko argazki elkarrizketa (argazki hizlaria) gauzatu genuen haurtzaroaren kontzeptuaren ideiak alderatuz. Hau behin eginda, eztabaida antzeko bat sortu zen klasean guztion ideiak komunean jarriz.

Era berean, azken 30 urteetan zehar hezkuntza politiken zurrunbilo batean sartuta egon arren, proposatutako berrikuntzen eragina ordea ez da oso eraginkorra izan klaseen errealitateetan. Horregatik, eta Didaktika irakasgaian sakontzeko, zenbait irakurgai aztertu eta taldeka aurkeztu ondoren berriz eta eztabaida txiki bat sortu zen, benetan oso interesgarriak ziren ideiak ateraz.

Metodologien inguruan hitz egiteko, “metodologia aktiboak” zer diren ikus genituen taldeka kartografia bat eginez: haren definizioa, ezaugarriak, abantailak eta desabantailak txertatuz. Beti bezala, guztien aurkezpenak entzun eta gero metodologia mota honen inguruan hitz egitea tokatu zitzaigun alde edo kontra geunden adieraziz eta gure ikuspuntua defendatuz.

Curriculumaren analisiarekin jarraitzeko, ebaluazioaren inguruan testu batzuk aztertu ditugu galdera batzuk erantzuten eta ebaluazioaren kontzeptu anitz ikasten.

Lau hilabeteari bukaera emateko, “Work Crew” taldeak egin dugun unitate didaktikoa plazaratu dugu. Gure unitate didaktikoan “Aniztasunean hezitu” gaia jorratu genuen, interesgarria iruditu baitzitzaigun haurrekin lantzeko. Bertan, Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etab.


Azkenik, espero dut hilabete hauetan zehar egindako ekarpenak guretzako bezain aberasgarriak izatea zuentzako ere. Besterik gabe, mila esker!

miércoles, 24 de mayo de 2017

EBALUAZIOAREN INGURUKO TESTUA

Ebaluazioaren inguruko testu honen analisia egingo dugu jarrian: https://drive.google.com/file/d/0B_Uot3EMBr1XSlVZTnNIbmd3V3M/view

1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasleek “ebaluazioa” terminoa darabilte, “kalifikazio” prozesuaz jardunez, hau da, “notak jarriz”. Baina ebaluazioa eta kalifikazioa bi prozesu desberdin direla ulertu behar dugu.  Ebaluatzeko garaian funtsezkoa da ulertzea kalifikazioak eta notak jartzeko beharrik gabe egin daitekeela, eta hain zuzen ere, hori egiten dugunean gure ikasleen ikasketan eragin handia edukiko duela.

1.2. “Ebaluazio formatiboa/hezigarria”: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
“Ebaluazio formatiboa/hezigarria”-ren helburu nagusia irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gertatzen diren ebaluazio prozesuak hobetzeari erreferentzia egiten dio.
Ikasleek gehiago ikas dezatela (edota bere akatsak zuzen ditzan) eta irakasleek lan hobea egiteko balio du. Beste hitzetan esanda, helburu nagusia ez da ikaslea kalifikatzea, baizik eta ikaslea nola laguntzeko informazioa edukitzea, irakasleek bere lana hobeto egiten ikas dezaten.
“Ebaluazio formatiboa/hezigarria”-ren funtzioak hauek dira: gure ikasleen ikasketa prozesua hobetzea, gure irakaskuntza konpetentzia egunero hobetzea eta gure ikasgeletan ikasleekin irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
Ebaluazio hau garatzeko nabarmentzen diren tresna nagusiak honakoak dira: kontzeptu-mapak, arazoen ebazpena, kasuen metodoak, proiektuak, egunerokoak, eztabaidak, eta paper-zorroak.

1.3. “Partekatutako ebaluazioa”: definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
“Partekatutako Ebaluazioa” ebaluazio-prozesuetan ikasleen inplikazio bezala definitzen da, ikasketaren hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia pertsonal, akademiko edota profesional batzuen eskuraketarengatik. Ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:
●       Ikasketaren hobekuntza.
●       Autonomia pertsonala, autorregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu.
●       Analisi kritikoaren eta autokritikaren ahalmena garatzen ditu.
●       Pertsona arduratsuen heziketan eta hezkuntza demokratikoaren garapenean funtsezko prozesua da.                            
●       Oso erabilgarria izan ohi da ikasgelaren giroaren hobekuntzan eta ikasgelan eta/edo heziketa-zentroan bizikidetasun arazo erabakietan.
●       Kasu batzuetan, irakasleen heziketa-usteekin eta heziketa-zentroaren berezko proiektu kurrikularrekin koherentzia kontua da.
Irakasleak bere ikasleekin mantentzen dituen elkarrizketa motak indibidualak edo taldearenak izan daitezke. Gainera, autoebaluazioaren aurreko prozesuetan edota koebaluazioan oinarrituta egon daitezke, baita autokalifikazio eta kalifikazio elkarrizketatuan prozesu paralelo edo osagarriekin eta kalifikazioarekin erlazionatuta ere. Hots, irakasleak tutorizaziak egiten, berrikusten eta autoebaluazio-prozesuak edota lanaren azkeneko kalifikazioari begiratzen ikasleen koebaluazioa kontrolatzen ditu.
Beraz, hiru bide nagusi daude partekatutako ebaluazioa aurrera eramateko, irakasgai beran osagarriak direnak haien artean: indibiduala; lan taldeetan eta batzarretan (klasekide guztiek).

1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberrik honela dio: Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko.

2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazioari buruz hitz egiten dugunean, termino ugari aztertu ditzakegu. Horregatik, edozein etapako ebaluazioarekin erlazionatuta dauden terminoetan zentratzea garrantzitsua da. Baina, horregatik ez da gutxiagotuko hurrengo baliabideak: zehaztasun prozesua, teknikak, prozedura, tresnak, ekoizpena, jarduerak, etab. Hau dela eta, hurrengo terminoak deskribatuko ditugu:
EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
Egiaztatu ahal izan dugunez gero, ez unibertsitateko heziketa-eremuan ebaluazio-irizpide era eta ikasketa gradua ezartzen ditu. Zentzu honetan, unibertsitateko eremua irakasgai bakoitzean kokatzen diren konpetentzien zehaztasun gisa ulertu behar izango genuke. Hala ere, hau zehazten duen terminoa dago jadanik eta gaur egun ikasketa emaitzak deritzenak dira, zeinek lortu behar den ikasketa zehazten duten konpetentzia espezifikoei (ez zeharkakoak) dagokienez ikasleek materia ikastaro zehaztuan frogatzea baimentzen duten. Beste modu batera esanda, ikasgaien konpetentzia espezifikoak hauen helburu zaharren baliokideak izango lirateke. Horregatik, ebaluazio-irizpideak (lehen ikasketa modua eta gradua ezartzen zituztenak) orain ikasketa emaitzekin parekatu litezke.
Orduan, zer dira ebaluazio-irizpideak? Edozein kasutan, kalifikazio jardueren ehunekoekin (ohikoa denez) edo materiaren kalifikazioak zehazten dituen haiekin ez liratekeela, inola ere, lotu behar izango. Izan ere, lehenengo kalifikazioa izanda, “kalifikazio-jardueretako ehunekotasuna” izena eman behar izango genioke eta bigarren kalifikazioa izanda, “kalifikazio-irizpideak”; nahiz eta termino hau jarduera kalifikatzeko balio duten tresnak zehazten dituztenei zuzenagoa izan.
Beraz, beharbada gaur egun ikasgai bati buruz hitz egiten dugunean ez genuke kontzeptu hau erabili behar eta  horrez gain, ikasleak lortu nahi duguna identifikatzeko erabili beharko genuke.
EBALUAZIORAKO BALDINTZAK:
Ebaluaziorako baldintzek ikasleei jarduerak balioesten uzten dituzten alderdiak  edo baldintzak dira. Ebaluazio-baldintzen adibideak aurkitzen ditugu hurrengo egoeretan: (a) ikasleek klasera joan behar dute modu erregularrean, irakasleak burututako jardueren feedback-a egunero eman diezaiotela; (b) praktiketan egotearen presentzia ezinbestekoa denean, ebaluazio-jarduera edukitzeko eskubidea izateko; (c) ikasleek lan bat entregatutakoan autoebaluazioa egin behar duenean, honen azterketa ebaluazio hezigarriaren bitartez izateko.
EBALUAZIORAKO JARDUERAK:
Gure kasuan, ikasketa jardueren eta ebaluazio jardueren artean ez dugu bereizten, ikasketa jarduera batzuk geroago erabiltzen direla ebaluaziorako, hobetzeko eta ikasteko asmoarekin, soilik; baita, kasu batzuetan, jarduerek kalifikaziorako ere balio dute. Izan ere, ebaluazio hezigarriko prozesuetan zehar erabiltzen ditugun tresnak balio dezakete ikasketa prozesuko kalifikaziora pasatzeko.
Horregatik, ebaluazio-jarduera ezaguerak, ahalmenak eta lortzen ari diren konpetentziak (bete behar diren baldintzak) egiaztatzeko ebaluatzen den ikasketa jarduera da. Informazio hau, hobetzeko eta gehiago ikasteko (ebaluazio hezigarria) edo kalifikatzeko eta ikasketa prozesuaren amaieran erabiltzeko ere, erabili daiteke administrazioak eskatzen digun kalifikaziora iristeko. Ebaluazio-Jarduerak ikasleak konpetentzietara eta/edo planteatutako helburuetara heltzen badira  egiaztatzeko asmoarekin diseinatzen dira (kasu askotan, metodologia zehatz batzuekin hertsiki erlazionatuta daude).
Bestalde, ebaluazio jarduerak ikasleei eskatuko zaien ekoizpenarekin lotuta joan daitezke. Sentsu honetan, jarduerak baldintza-sailaren eta baldintza posibleen bidez eskatutako ekoizpen mota zehazten du.
EBALUAZIO TEKNIKA PROZEDIMENDUA:
1992tik, Hezkuntza Ministerioak prozedura izena ematea aukeratu zuen, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako Bigarren Hezkuntzako etapatan erabiltzea ohikoa delako. Gaur egun, CCAA-etako dokumentu legegile desberdinetan, kontzeptu hau erabiltzen jarraitzen da.
Bestalde, unibertsitateko eremuan teknika izenarekin izendatzea ohikoagoa da.
Funtsezko bi arrazoi daude: (a.) Ikerkuntzan, horrelako prozedurei “técnica de recogida de datos” izendatzen zaie. Ebaluazioa eta ikerkuntza hezkuntzak hainbat urrats eta aspektu partekatzen dute, beraz haien artean kontzeptuak transferitzen dute. (b.)“Prozedura kontzeptuari beste esanahi ematen zaio: zerbait konpontzeko ematen diren hainbat urrats adierazten du; adibidez, txapelketa kirol baten beroketa, prozedura judiziala, galdeketa baten baliozkotze prozedura, etab.
Hori dela eta, Kontzeptualizazioari koherentzia ematen saiatzen da, RAEk (2014) horrela definitzen du prozedura: “zenbait gauza egiteko metodoa”. Hala ere,  teknika “zientzia edo arte zerbitzatzen duten prozedura eta errekurtso multzoa” bezala definitzen da. Hau da,  prozedura eta teknika terminoen definizio akademikoetan  eta haien erabilera hezkuntzan, aurkitzen ditugu lehenengo arazoak.
Horregatik, ebaluazio prozedura “marko edo leiho” bezala definitzea hautatu dugu, zeinen bidez proposatutako jardueran sortutako ekoizpenari begiratzen (baloratzen) diogun. Teknika eta prozedura desberdinetan zehar, behaketa sistematikoa, ikaslearen ekoizpen analisia, ahozko hartu-emanak eta probak zehatzak aurki ditzakegu gehienbat. Hala ere, bibliografia espezializatuak modu desberdinetan izendatu die.
BEHAKETA SISTEMATIKOA:
Oro har, behaketa sistematikoa ekoizpena hautemangarria ez den jarduerak analizatzeko erabiltzen da. Ikasketa egoeretan gertatzen dira hauen adibide gisa: talde-lanetako edo laborategi-praktiketako eguneko parte-hartzea, klasean esku hartzea, talde testuinguruetan egiten diren ekarpenak, etab. Kasu hauetan, behaketa hori erregistratzeko erabil daitezkeen tresnak garrantzitsuak dira; adibidez, kontrol-zerrendak, zenbakizko eskalak, ahozko eskalak edo errubrika errazak.
AHOZKO HARTU-EMANAK:
Ahozko hartu emanak erlazio interpertsonalak eta balioesteko eskatzen den elkarrizketak nagusitzen diren ikasgela egoerei deritzo (eztabaidak, mahai-inguruak, ahozko galdeketak, batzarrak, etab.). Oro har, irakasleek ez dute etxera eraman  eta hura balioets dezakeen euskarri fisikoa; beraz, informazioa gertatutako unean hartu behar da. Kasu hauetan, oso garrantzitsua da tresna eraginkorra erabiltzea. Izan ere, ikasle hain parte-hartzaileak ez direnekin, uneko gaia interesatzen bazaizkie, ahozko hizkuntza gaitasun-gradua (adierazpenari dagokionez) balioestea baimen diezaguke. Tresnak, kasu honetan, behaketa sistematikoak bezalakoak dira, oso azkar ebaluatu beharreko gaitasunak baitira.
PROBAK:
Proba espezifikoak egoera ezagunen eta ohiko eta idatzitako azterketak edo domeinu teknikoko egiteak xedatzen direnak dira; hala nola, laborategiko hainbat proba, musikako pieza interpretazioak, proba fisiko anitz, etab.
“Idatzitako azterketa” kontzeptuak nahasketa bat sor dezake; izan ere, heziketa-etapa guztietan adiera bikoitzarekin erabili izan baita: prozedura edo teknika bezala eta “ekoizpen” gisa. Hau da, azterketa ezaguera-mota ebaluatzeko proba edo konpetentzia bezala erabiltzen denean prozedura edo teknika bat da; baina, ikasle bakoitzak idatzi duen eta emandako informazioa hautemangarri jasotzen den euskarri fisikoaz hitz egitean, azterketa “ekoizpena” da.
Hemen planteatzen ari garena azterketa erabilera hezigarria izatea da; hau da, , ikasleen ikasketa hobetzera fokuratuta dagoela. Hartarako, garrantzitsuena azterketek ematen digun informazioarekin geroago zer egiten duguna da. Aukera hezigarriak honako batzuk dira:
a.       Hasierako ebaluazio eta diagnostikorako prozedura bezala erabili, kurtsoaren hasieran edo unitate didaktiko baten hasieran: adibidez, haien aurretiko ezaguerak jakiteko unitate didaktikoari buruzko hainbat galdera egitea..

b.      Azterketa egin ondoren, berrikuste eta zuzenketa prozesuak taldeka egitea (irakasleak ikasleei azterketa zuzenduak banatzen die eta akats orokorrak azaltzen ditu edo ikasleek arbelean problemak ebazten dituzte). Horrela, ikasleek egiten dituzten akatsez ohartu ditzakete.

c.       Azterketaren autoebaluazio eta koebaluazio prozesuak egitea. Adibidez, beste lagun baten azterketa ematen zaie,  haiek erantzun egokiak izanda haien kideei ebaluatu behar dituzte. Horrela, behin koebaluazioa eginda, azterketa egin duenari bueltatzen zaio autoebaluazioa egin dezan. Bi balorazioen argudioak beharrezkoak dira eta haien artean egokitzen ez dira, akordio batera iritsi beharko dute, irakasleak azkenengo erabakia izanda ere. Prozesu hezigarri honek ikasle eta irakasleentzat oso aberasgarria izaten da.

IKASLERIAREN EKOIZPEN ANALISIA:
Ikaslearen ekoizpenaren analisia aurretik esandako ekoizpenetako balorazioetan oinarritzen da (ikasle  koadernoa, lan monografikoa, informea, etab.). Oro har, irakasleak balioets dezakeen euskarri fisikoa izan ohi dute; adibidez, unera arte esandako kontzeptuak erlazionatzen baditugu, jarduera "baldintza zehatz batzuen bilaketa bibliografikoa egin ondorengo txosten baten errealizazioa izango litzateke. Prozesu hau (ikaslearen ekoizpenaren analisia) ikaslearen balorazioa egiteko tresna batean gauzatuko da; hala nola, errubrika, balorazio edo kontrol-zerrenda bateko eskala, etab.
2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.
Ikasle bakoitzak lortutako lorpen-mailak argi identifikatzeko prozesuaren bukaeran erabiltzen diren dokumentuak dira, zeintzuk bukaerako ebaluazio eta kalifikazio globala errazten duten. Hau da, irakasleak ikasleak kalifikatzeko erabili egingo dituen edozein paperezko edo digitalezko euskarriak ebaluazio instrumentua deritzo. Gure kasuan, puntuazio errubrikak, bereizitako balorazio eskalak eta eskala graduatuak dira ebaluazio instrumentuen adibide batzuk.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluazio irizpideak balio batekin erlazionatzen diren eta ikasle bakoitzak duen nota ezartzeko balio duten “lorpen adierazleak” dira. Hauek kalifikazioaren programazioan zein tresnan argi eta garbi islatuta egon behar izango lukete. Irizpide hauek ikasleek aldez aurretik ezagutu behar dituzte. Modu horretan, puntuazio errubrikak bezalako tresnak oso tresna eraginkorrak dira prozesu hauek hobetzeko eta argitzeko.
3. GAIA. Introduccción a la creación y uso de escalas descriptivas y rúbricas.
Zure UDaren ataza edo jardueraren bat ebaluatzeko errubrika bat sortu.

GUTXI
NAHIKO
ONDO
BIKAIN
EDUKIAK
Egun bateko edukiak islatzea
2 edo 3 egunetako edukiak islatzea
4 egunetako edukiak islatzea
Egun guztietan landutako edukiak islatzea
ORTOGRAFIA
13 akats baino gehiago
9-12 akats bitartean
4-8 akats bitartean
0-3 akats bitartean
DISEINUA
Argazkirik edo marrazkirik ez erabiltzea.
Interneteko argazki edo marrazkiak erabiltzea soilik.
Berezko argazki edo marrazkiak erabiltzea soilik.
2 eta 5 argazkien artean erabiltzea.
Berezko argazki edo marrazkiak erabiltzea soilik.
5 marrazki edo gehiago erabiltzea.

domingo, 2 de abril de 2017

KARTOGRAFIA

Lopezek esaten duen eran metodologia aktiboak "es un proceso interactivo basado en la comunicación profesor-estudiante, estudiante-estudiante, estudiante- material didáctico y estudiante-medio que potencia la implicación responsable de este último y conlleva la satisfacción y enriquecimiento de docentes y estudiantes" (2005).

Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntzak ikaslea ardatz hartu eta diziplinaren berezko gaitasunetan trebatzen du. Estrategia horiek ikaskuntza eraikuntza-prozesu bat bezala hartzen dute, eta ez prozesu ez-harkor gisa. Psikologia kognitiboak behin eta berriro erakutsi du memoriaren egitura garrantzitsuenetako bat elkartze-memoria dela. Jakintza erlazionatutako kontzeptu-sareetan egituratuta dago. Sare horiek sare semantikoak dira. Informazio berria jada existitzen den sarera egokitzen da. Konexio hori egiteko moduaren arabera, informazio berria arazoak konpontzeko edo egoerak ezagutzeko erabili ahalko da, ala ez. Horrek ikaskuntza informazioa jasotzeko eta gordetzeko egintzatzat bakarrik ez hartzea, eta prozesu gisa hartzea eskatzen du.

Adibidez, hasieran, magistrozentrismoan irakaslea protagonista zen eta ondoren, paidozentrismora pasatzean, ikaslea hezkutzaren ardatza bihurtu da. Gaur egungo irakasleek ikasleen beharrak diagnostikatu behar dituzte, haien interesetatik abiatuz. Gainera, ikasketetan motibatu eta hauetan esanguratsuak izateaz aparte, ezagueren eskuraketaren kontrol bat eramatea exijitzen dizkiete (Llamas, 2012).

Halaber, agertokiaren dinamika oso erabilgarria da, Dinamika honetan ikasleen empatia lantzea du helburu, izan ere, irakaslea ikasleei egoera bat planteatzen die eta egoera honetan barneratzea eta haiek protagonistak izatea eskatzen die empatia lantzeko asmoz.

Azaldu ditugun metodologia aktiboen ezaugarriak aipatuko ditugu orain:
Metodologia aktiboek lan giro eta giro sozialaren antzeko giroa osatzen dute, non ez diren giro hauen erresistentzia normalik sortzen.

  • Ikasleen garapen integrala.
  • Arazoen konponketetan oinarritu = ikasleak erronkaren aurrean jarri.
  • Eduki esanguratsuak.
  • Ikasleak motibatu.
  • Ikasleak erdigunean.
  • Irakaslea gidaria.
  • Lan kolektiboa zein indibuala.
  • Pertsonen arteko erlazioa.
  • Etengabeko hobekuntza.
  • Sormena, arrazonamendua eta kritikotasuna landu.
Alde batetik, honako hauek dira metodologia aktiboen abantailak:
  • Motibazio handiagoko ikasleak.
  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Pentsatzeko gaitasuna garatu.
  • Ikasteko gaitasuna garatu.
  • Lan egiteko eredua barneratu.
  • Informazioa gelditzeko aukera handiagoa.
  • Ezagutza integratu.
  • Garatutako gaitasunak.
  • Autonomia garatu,
  • Gaitasunen ulermen eta garapena.
Beste aldetik, honakoak dira desabantailak:

  • Trantsizio zaila.
  • Curriculum moldaketa.
  • Denbora beharra.
  • Garestia.
  • Irakasleen gaitasun eza.

Lopez, F. (2005). Metodologías participativas en la enseñanza universitaria. Madrid: Narcea.

Llamas, P. (2012). El paidocentrismo en la educación actual. La Jornada. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.lja.mx/2012/11/el-paidocentrismo-en-la-educacion-actual-discere/

domingo, 12 de marzo de 2017

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

Azken 30 urteetan zehar hezkuntza politiken zurrunbilo batean sartuta egon arren, proposatutako berrikuntzen eragina ordea ez da oso eraginkorra izan klaseen errealitateetan. Hau guztia eta klaseko aurkezpenak kontuan hartuz, testu ideia interesgarri eta esanguratsuenak hurrengo testuan islatu ditugu.

Can the grammar of schooling be changed?

Las grandes leyes educativas de los últimos doscientos años

Las reformas educativas

1- HEZKUNTZA ERREFORMAK

 Zer dira?
Gizartean kohesio eta eraginkortasun ekonomikoa lortzeko nahiz ikuspuntu desberdinak jorratzeko egiten eta antolatzen diren ereduak dira.

 Zertarako?
Hezkuntza erreformak porrot politiko eta sozialak gainditzeko diseinatuak daude. Halaber, hauekin lehiakortasun emankorra hobetzen da eta eskolaren etengabeko krisiari erantzuna ematen zaio.

 Erreforma garrantzitsuak?
Historian zehar hezkuntza erreforma ugari proposatu eta indarrean egon dira. Hauek dira erreforma horiek:
1857ko erreforma liberala edo Moyano Legea:
· Elizak zuzendua.
· Kleroari eta nobleziari zuzendua.
· Hezkuntza-Instituzio bakarra (Unibertsitatea).

 1970ko Hezkuntza erreforma:
· Eskaera soziala sustatu.
· Hezkuntza basikoa doain.
· Estruktura bipolarra apurtu.
· Atentzio eskasa Haur Hezkuntzari.
· Batxilergoko plangintza eza.

 1990ko Hezkuntza erreforma:
· 16 urtera arteko nahitaezko eta doaineko hezkuntza.
· Arautegia garatu.
· Irakasleak prestakuntza egokirik gabe.

  LOGSE-k (1990) (egoera hobetu zuen)
· Lehen Hezkuntza sei urteetara murriztu.

 LOE(2006)
· Kontsentsua.
· Itunpeko erakundeen eta sindikatu esanguratsuenen arteko akordioen lorpena.
· Sistema egonkorra.

 LOMCE (2013)
· Hezkuntza ibilbidearen hautapena aurreratu.
· Etapa bakoitzaren amaieran derrigorrezko nazio proba (Zuzenketa hezkuntza zentroaren kanpoko irakaslea egiten du).
· Oinarrizko Lanbide Heziketa berria.
· Gobernuaren laguntza ekonomiko handiagoa.
· Erlijioa hautazkoa.

 Hezkuntza erreformen eredu desberdinak:

 Eredu sozialak: Bi eredu sozial nabarmentzen dira, batetik esklusio eredua (gaitasunetan oinarritutako sailkapena) eta bestetik, barneratze edo inklusio eredua (guztiei aukera berdinak ematean oinarrituta).

 Eskola eredua: Estatuak erreformak planteatzean, gatazka politikoak sortzen dira, alderdi neoliberalak sortuz. Hauek hezkuntza sistema pribatizatzen du eta publikoa, berriz, gutxiesten du.

 Eredu Pedagogikoa: Eredu honek eredu politikoen menpe dago eta beraz, metodologia alda daiteke (tradizionala edo berritzailea).

 Kudeaketa eta partizipazio eredua: Parte-hartzea eta kooperazioa sustatzen duen eredua gainbeheran dagoenez, eredu demokratiko honen sustapena edo desagerpena gerta daiteke.
Erreforma hauek elkarrizketa eta entzute prozesu baten bidez ezartzen dira.

 Erreformen porrotaren zergatia?
Erreforma desberdinak egotearen arrazoia aurreko erreforma guztien porrota da. Hurrengoak dira erreformen gutxiegizko arrakastaren zergatiak:
Aurreko erreformak porrot egiten dutenez,
· Hezkuntzaren errealitatearen diagnostiko sakon eta erreal baten gabezia.
· Finantziazioa, betiko ezezaguna.
· Hezkuntza eta politiko arloen desadostasuna.
· Irakasleriaren prestakuntza eta konpromisoa.
· Arazoak aplikatzeko garaian.
· Diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako.
· Hezkuntza erreformen bakardadea.

 Erreformen arazoak edo mugak?
Hezkuntza erreformek bi arazo dituzte; batetik, erreformen arloen arteko harreman eza eta bigarrenik, horien sormenaren eta aplikazioaren arteko gehiegizko denbora. Arazo horiek konpontzeko, erreformen ukapena da konponbidea; erreformak jarri beharrean, kalitatezko neurriak jarriz.

 2- IKT
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da.
-Informatika eta sistema digitaleko tresnak
-Komunikazio digitalekozerbizuak
-Gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak

 Etekin Nagusia
1- Klasean dauden gaurko mugak gainditu.
2- Ikasketa komunikatiboa eman.
3- Pentsamendu kritikoa eta diziplinarteko irakaskuntza eta ikasketa.

 FUNTZIOA
1- Umeek heziketaren alderdiak bizitza errealarekin erlazionatu.
2- Klasearen eta kanpokoko munduaren artean dauden oztopoei aurre eginez.

 ABANTAILAK
1- Estrategia berriak eta trebetasunak eboluzionatzen eta garatzen jarraituko dute bizitza osoan zehar.
2- Hizkuntza eta kulturarteko gaitasuna garatzen lagundu.
3- Adituetako eta ez-adituetako feedback-a jasotzen dute.

 OZTOPOAK ETA NOLA GAINDITU?
Irakasleen maila: irakasleek ez dute teknologia berrien erabileraren ezaguerarik →  entrenamendu egokiaren bitartez
Eskolaren baliabideak: IKTaren gabezia edo kalitate urria→ azpiegitura teknologikoak gainditu

 Sistemaren maila: oztopo hauek Europako herri desberdinetako ebaluazioei eta balorazioei berditzen dira→ sistema tradizionalarekin erlazionatuta

 ONDORIOAK
1- Heziketa tradizionala curriculum itxia dauka.
2- IKTa integratzen denean, buruz ikasteko eta informazioa errepikatzeko eta ez sortzeko edo ikertzeko.
3- Noizean behingo praktikan egiten diren aldaketa txikiak, bai eskolaren barruan bai kanpoan ikusi daitezke.

4- IKTaren erabilera aldatzen →  aldaketa txiki eta gradualei bide eman diezaieke.

jueves, 2 de marzo de 2017

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Curriculumean aurkitu ditzakegun zehaztapen maila desberdinak landu ditugu taula baten bidez . Lau maila desberdindu ditugu kontuan izanda zehaztapen maila hauek baxuenetik altuenera ematen direla eta bakoitzari buruzko zenbait atal landu ditugu:

MAILAK
Ezaugarriak
1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA
4.maila

Dokumentua
Oinarrizko curriculuma diseinua(dekretua):
OCD eta DCB.
Ikastetxeko proiektu curricularra:
IPC eta PCC.
Programazio didaktikoa, unitate desberdinen multzoa.
Gelako programazioa:
Unitate didaktikoa.
Jarduerak.
Bankako egokitzapen
curriculuma: CEI eta ACI.



Definizioa
Marko orokorra da non preskripzio eta
orientazio multzo bat formulatzen den
hezkuntza eskolarraren asmo eta
estrategia egokienei buruz.
- Zer ikasi? Zer ebaluatu?
- Nola ikasi? Nola ebaluatu?
- Noiz ikasi? Noiz ebaluatu?
Bideratzen duen dekretua dela esan
dezakegu.
Gainera, dokumentu honen bitartez,
helburuak, edukiak, metodologiak,
gaitasunak, ebaluzaio irizpideak...
zehaztuko dira eta hau gobernuak
ezarten dituen gutzieneko irakaskuntza
eta oinarrizko alderdietatik abiatuko da. 


Ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak
kontuak hartuta, Oinarrizko Curriculuma
materializatezko hartzen diren erabakiak.
*Unitate didaktikoa, ikaste zehatza bideratzen duen programa.
Irakasleek haurrekin zuzenean lantzen dituen unitateak.
*Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorreko unitate didaktikoan multzoa hauek ordenatuta eta sekuentzialki agertzen direnak.
Hezkuntza behar
bereziak azaltzen
dituen ikasleriarentzat,
ohiko curriculumean
burututako banakako
egokitzapena.
Ikasleriaren aniztasunari
erantzuna emateko
aparteko neurria
dela esan dezakegu.

Izaera
Derrigorrezkoa, gidatzailea eta preskitiboa.
Zentro konkretu batentzat: orokorra,
gidatzailea, hautazkoa eta orokorra.
Didatiko-Antolatzailea. Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea.Didaktiko-Antolatzailea.
Aniztasunari emandako
trataera.
Arduraduna
Egilea
Hezkuntza Administrazioa:
-Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC)
-Euskal autonomia erkidegoko konpetentziak.
Irakasle taldea: edukien irakaskuntza
koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko. 
Hezitzaile eta irakasle taldeak.Gela konkretu baten7
irakasleak, tutoreak,
espezialistak, heziketa
bereziko ikrakasleen laguntzarekin.

Baldintzatzaileak
Estatu mailatik datozten legeak:
Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege
eta erkidegoetakoa (Lomce, dekretua).


*Hezkuntza proiektuak, hau da,
HeziBerri.
*Oinarrizko curriculuma diseinu
(dekretua) OCDA.
*Ikastetxearen errealitatearen
ezagutza.
Irakasle taldea. Ziklo edo maila jakin bateko irakasleak.- Ikasgelako programazioa.
- Gizabanakoaren ezagutza.

Osagarriak/Edukiak
- Helburu Orokorrak.
- Etapako Alor Kurrikularrak.
- Alorretako helburu orokorrak.
- Alorretako eduki-blokeak.
- Orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak.
- Oinarrizko Konpetentziak.
- Metodologia.
- Zikloetako Helburu Orokorrak.
- Edukien saila eta sekuentziazioa.
- Oinarrizko konpetentziak.
- Metodologia orientabideak.
- Espazio eta denbora orientatzeko irizpideak.
- Material Didaktikoak.
- Ebaluazio irizpideak.
- Zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak.
- Ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa.
- Ikaskuntzaren denboralizazioa.
- Ebaluazio jarduerak.
- Erabili behar den didaktikazko materialen antolaketa.
-Helburuak.
-Edukiak.
-Oinarrizko konpetentziak.
-Metodologia.
-Ebaluzioa.

Bi mota desberdintzen
dira: esanguratsuak,
moldatu behar dira edo
adappatazioa eta beste
alde batetik, ez-esaguratsuak,
unitate didaktikoen
aldaketa beharren arabera.

Adibidea
HeziBerri edo LOMCE










Ikastetxea: Ikastetxeko
hezkuntza proiektua.


Irakaslea: Unitate didaktikoa.
Programazio didaktikoa 2 urte (Edebé)




Gorputza: http://neyurna.blogspot.com.
es/2010/06/sekuentzia-didaktikoa.html