martes, 28 de febrero de 2017

ARGAZKIEN KONPARAKETA

Antzinako eta gaur egungo hezkuntza eta irakaskuntzaren alderaketa bat egitekotan, argazki batzuen konparaketa egingo nuke, non antzinako hezkuntzako eta gaur egungo aldaketak ikusten diren. Horretarako, guztira lau argazki aukeratu ditut: haur hezkuntza nolakoa den adieraziz, eta irakaskuntza nola aldatu den irudikatuz.


Eskola edo haur hezkuntza gogoratuz, lehenbizi etortzen zaizkidan oroitzapenak patio ordukoak dira. Izan ere, nire lagunekin oso gustura egoten nintzen jolasean. Baina, patio orduak asko aldatu dira denboran zehar.
Lehenengo argazkian ikusten den bezala, 60 edo 70ko hamarkadako patio orduko irudia dugu. Irudi honetan ikusten den bezala, jolas orduetan ume guztiak elkarrekin zeuden jolasean, adiskidetasuna sustatuz. Gainera, modu honetan lankidetza eta parte hartzea izugarri garatzen zen. Baina zoritxarrez, denboran zehar une hauek murrizten joan dira teknologia berrien agerpenarekin.
Bigarren irudiari erreparatuz, lehenengo argazkiko guztiz kontrakoa ikusi daiteke. Izan ere, bi neskatila bakardadean jolasten agertzen baitira. Ume bakoitzak bere jolas elektronikoekin jolasean dabil beste umeekin lankidetza sustatu gabe eta beste jolasetan parte hartu gabe.
Gaur egun oso samur ikusten dira egoera hauek edozein eskolako jolas orduetan (umeak bakarka mugikorrekin edo kontsolekin jolasean). Oso adierazgarria da sortu den aldaketa; elkarri hitz egiteari utzi eta pantaila baten aurrean ia egun osoa ematera pasa.


Baina jolas orduetako umeen jarrera ez da aldatu den gauzarik bakarra; haurrez gain, irakaskuntza izugarri aldatu da. Urteak pasa ahala eman nabaritu den aldaketa hau adierazteko, bi argazki aukeratu ditut. Bi argazkiak eskola bateko ikasgela batekoak dira, baina hauen desberdintasuna da noiz aterata dauden.
Alde batetik, 60 edo 70ko hamarkadetako ikasgela daukagu. Ikusi daitekeen moduan, ikasgelan bakarrik mutikoak daude, binaka eserita, arreta izugarria jarriz, irakasleari errespetuz jokatzen etab. Honekin adierazi nahi dudana lehen zegoen autoritarismoa da, diziplina ikaragarria. Hau da, ikasleak beti irakaslea esaten zuena egin behar zuten. Gainera, irakasleak beti haren eta haurren arteko desberdintasuna adierazten zuen gaindika.

Bestalde, gaur egungo Haur Hezkuntzako ikasgela daukagu. Honetan, lehen azaldutakoaren guztiz kontrakoa adierazten da. Alabaina, haurrei denak elkarrekin irakasten zaie, ez da ikasgela segregatua, mistoa baizik. Irakaslea ez du desberdintasunik adierazten ikasleekiko, beraien maila berean jartzen da eta. Gainera, irakasleak ez dio haurrei autoritarismoz irakasten, hezitzaile rola hartzen baitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario