Erantzun
honako galdera hauei:
1. Alderatu
José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak
(2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen
dutenarekin.
José Moyak
eman duen definizioa hurrengoa da. Konpetentzia testuinguru jakin batean
zeregin zehatz bat betetzeko pertsona batek erabiltzen dituen errekurtsoak
dira. Hau da, pertsona jakintsua izan arren horrek ez du esan nahi pertsona
hori konpetentea denik. Pertsona hori konpetentea izango da errekurtso guztiak
lortzeko gai denean. Konpetentzia bakarrik lortu egingo da gauzen multzoak
egoki sortzen direnean, hau da, pertsonak egoki erabiltzen dutenean.
Aldiz,
Heziberrik bi motatako konpetentziak planteatzen ditu; alde batetik, oinarrizko
zehar konpetentziak edo orokorrak, eta bestetik, diziplina barneko/arteko
oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak. Beraz, bi definizio
ezberdin ematen ditu Heziberrik:
Oinarrizko
zehar-konpetentziak edo orokorrak: bizitzako esparru eta egoera
guztietan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta
lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak
dira, bai diziplina-arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan.
Arlo edo ikasgai guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta indartu
behar dira zehar-konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan
integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.
Diziplina
barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak:
bizitzako esparru eta egoeretan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko
eta lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren
konpetentziak dira, eta, haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak
erabiltzen dira. Diziplina barneko konpetentziek diziplina-matrize bat dute
oinarri, eta arloen berezko arazo-egoeren bitartez eskuratzen dira; halere,
badute transferentzia-gaitasunik eta funtzio anitzekoak dira, diziplina-arlo
batekin edo batzuekin lotutako arazo-egoerak konpontzeko balia baitaitezke.
2. José
Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen
ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia
ikaskuntza mota bakoitzari?
Gure hezkuntza
sisteman ikaskuntzaren lau mota eta maila dute garrantzia: konpetentzia,
gaitasuna, portaera eta jokabidea.
Derrigorrezko
bigarren hezkuntza amaitzean pertsonek nahitaez ikasten dituzten zortzi
ikaskuntza mota existitzen dira. Hauek betetzeko ezinbestekoak dira hiru
irizpide:
Gehiengoaren
eskura egon behar da, guztien eskura ez badago ez da basikoa izango.
Derrigorrezko hezkuntza ezin da selektiboa izan eta guztion eskura egon behar
da eta guztientzako laguntza eskaini. Haren eginkizuna ez da hoberenak
hautatzea, baizik eta, ikasle guztiei lagundu hauek hobe dezaten.
Oinarrizkoa
aintzakotzat hartzen duguna bizitzaren esparru guztietan komuna izan behar da.
Hau da, pertsona bezala garatzen laguntzeko behar-beharrezkoa da dimentsio
guztietan konpetentea izatea.
Oinarrizkoa
dena ikasten jarraitzeko lagundu dezake, izan ere, bizitzan zehar ikasten
jarraituko dugulako.
3. Moyak
adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH
etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Moyak
estrategia batzuei buruz hitz egiten du. Horietako bat irakasleen
birziklapenean oinarritzen da. Moyaren arabera, estrategia hau ez da jarraitu
behar; izan ere, honek ez du hobetzerik ekartzen. Irakasleek haien erantzunak
erabakitzeko askeak dira baina ez horien ondorioak.
Halaber,
Moyak iradokitzen du gure sistema egonkorra gainditu behar dela. Askoren ustez,
gure sistema guztiz desegonkorra da, baina egia esan, ez. Azken erreforma
guztiak LOMCE bezalako erreformak izan dira aldaketa txiki txikiak eginda.
Horregatik, Moyaren ustez, ezin da sistema hain egonkorra eduki.
4.
Ebaluaziori dagokionez,zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar
duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko.Zer da bere iritziz informazio
iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena
honekiko.
Moyak,
ebaluatzerako orduan, hiru elementu kontuan hartzen ditu: jokamoldea, jarrera
eta gaitasunak. Hiru elementu hauek ebaluatu ahal izateko, derrigorrezko bi
gauza aipatzen ditu. Alde batetik, informazio iturriak aipatzen ditu; hauek oso
garrantzitsuak dira. Bestetik, ebaluatzeko irizpideak aipatzen ditu.
Ebaluazio
irizpideetan barneratzeko, Heziberrik adierazten duena aipatzen du. Izan ere,
Moyak adierazten duen bezala, zortzi oinarrizko konpetentziak daude eta
ebaluatzeko irizpideak ez daukate konpetentzia hauekin erlaziorik, curriculum
arlo edo sailekin baizik. Hortaz, arlo edo sail hauen ebaluazio irizpideak
oinarrizko konpetentziekin lotu behar ditugu ebaluazioa ondo gidatu ahal
izateko.
Ebaluazio on
bat egiteko, informazio iturriak oso garrantzitsuak dira; baina, egokienak
erabiltzeko, egitekoen emaitzak sortzen dituzten iturriak dira. Hauek egitekoak
nola ebazten direnen buruzko datuak lortzen dituzten iturriak dira; hau da,
ikasleak azaroak edo zailtasunak izan dituzten edo ez adierazten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario